Puzker guztiek dute izen bat. Puzkerrontzius doktorea horietako asko lan zehatz (eta kirats handiko!) batean biltzeaz arduratu da.
Askok entzun izan dugu inoiz ekaitz puzkerraren edo tronpeta puzkerraren berri, baina ezagutzen al dituzu orkestra puzkerra, egiaren puzkerra edota puzker maitekorra?
Puzkerren katalogo dibertigarria, non puzkerretako asko (eta baita protagonistetako asko ere) ezagutuko dituzun. Eta gogoratu, halakorik botatzen duen inor ezagutzen baduzuâǪ alde egin ahalik urrunen!